Leslie Groves
Leslie Groves | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leslie Richard Groves |
Jaiotza | Albany, 1896ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Washington, 1970eko uztailaren 13a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | United States Army Command and General Staff College (en) United States Army War College (en) Estatu Batuetako Akademia Militarra Queen Anne High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | military engineer (en) eta army officer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Gradua | teniente jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Estatu Batuek egindako Nikaraguaren okupazioa |
Leslie Richard Groves (Albany, New York estatua, 1896ko abuztuaren 17a - Washington, 1970ko uztailaren 13a) estatubatuar militar arduradun eta ingeniari bat izan zen, itzal handikoa Manhattan Proiektuaren arduradun izan zelako.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leslie Groves West Pointeko akademia militarretik atera zen 1918an armadako ingeniarien kidegoan sartzeko. Horretarako, trebakuntza jaso zuen Camp Humphreysen 1918tik 1921era. 1922an, berriz, Grace Hulbert Wilsonekin ezkondu zen. 1934an kapitain bilakatu zen, 1940an maiorra, eta hainbat proiektu gainbegiratu zituen, nagusiki Pentagonoaren eraikuntza. Hurrengo urtean, koronel izatera pasa zen.
1942ko irailean, brigadier jeneral izendatu zuten aldi baterako. Gutxira, sekretu handieneko proiektu baten zuzendari militar egin zuten: bonba atomikoa prestatzea, berberak Manhattan deitzeko aukeratua. Berak, ordea, nahiago zuen gudu zelaia. Ontzat eman zuen Manhattan Proiektuaren azken etapa garatzeko Robert Oppenheimerrek aukeratutako lekua: Mexiko Berria. 1944an, maior-jeneral gradua lortu zuen aldi baterako, eta gero teniente 1948an justu erretiratu aurretik.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Isidor Isaac Rabi fisikariak honela komentatu zuen Grovesek Los Alamoseko Laborategi Nazionaleko buru Robert Oppenheimer aukeratu izana: «Bete-betean asmatu zuen Groves jeneralak, gehienetan horren buruargitzat jotzen ez zen arren».
Militarista sutsua zen; 1945eko udan, Groves bonba atomikoa Kyotoren, Japoniako hiriburu espiritualaren, gainean botatzearen alde agertu zen, Henry L. Stimson haren ikuskatzaile eta gerra idazkariak baztertutakoa (Hiroshima izan zen azken aukera). Bestalde, garai hartan bonba beharrezkoa ez zelako zurrumurru hedatuaren aurrean, Grovesek tente jarri zituen Estatu Batuetako armadako jeneralak, adibidez, Douglas MacArthur, adierazpenik egin ez zezaten, esaten baitzen 1945eko maiatzerako Japonia ia hondoratuta zegoela.